Urte oroz bezala, haien bürüa ezagütarazteko, Xiberoko alkarteak jüntatüko dira Elkarteen foroan setemeraren 13an.
Dagün neskenegünean, setemeraren 13an, 15 bat alkarte jüntatüko dira Mauleko parke publikoan haien aktibitateak ezagütarazteko. Mahain desberdinetan paseatzeaz gain, animazioneak proposatürik dirate handi eta ttipientako. Hitzordüa emanik da 9ak30tarik 12etara.
Alkartentako ere orano ordü da izenen emaiteko setemeraren 5a arte.