EMAC Xiberoko kautxuk entrepresan kanbio hanitx agertü dira azken hilabeteetan. Entrepresa bürüak leküa ützi dü bost eramaile berrier, eta entrepresak modernisatze lanak bürütü dütü, hur xühürtzeen egiteko patikülarzki.
Bere hur gastatzeen apürtzeko lagüntürik izan da EMAC entrepresa eta prefetaren bijita üken dü egin den lanaren goraipatzeko. Bildoze Onizepeko Emac entrepresak kautxu egiten dü 1950az geroz. Espartiñ zolatasen indartzeko abiatürik, orai auto, aeronotika petroximia ta beste sail hanitxentako ari dira. 100 bat langile badütü eta 20 milio euroko saltze-erosteak egin dütü urtean