2016an sortü zen Egiazko Berdintasunaren Alde alkartea eta geroztik 2 xede nausi eraman dütü.
Düala 10 urte Eüskal Hirigüne Alkargoaren jitearekin, emazteen leküa politikan zaintzeko taldea.
Bi helbürü nausi dütü alde batetik parekidetarzün politikaren bermatzea eta frogatzea hobeki ebilten dela eta bestetik emazteen etxeak sortzea.
Herri alkargoko lürralde bakotxarentako nahi badütüe sortü momentüko Urrunan baizik ez da bat zabalik, igaran urtetik. Hontan emaztentako babeslekü bat proposatzeaz gain, ateleria, trükatze güne edo ere urgentziazko apartamentü bezala erabilirik da.
Xehetarzünak bildü dütügü EBA alkarteko Claire Lataillade-ekilan