Emazteen botza entzünarazteko libürü bat elki du Collectif souletin alkarteak

Orotarat 30 bat emaztek parte hartü dü « des murmures au éclats » libürüaren eraikitzean. Herri alkargoak süstatü Plazandere izeneko lagüngoari esker, alkarteak ateleriak sortü dütü emazteer partekatzeko güne baten proposatzeko.

Marlène Dacosta, Caroline Herrera eta Miren Juzan des memoires aux eclat
Marlène Dacosta, Caroline Herrera eta Miren Juzan. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/07/31 18:04

Hortik elki da libürü batetan lekkotarzu¨ünen biltzea. Caroline Herrera idazleak du lan hori eraman emazte desberdinak alkarrizketatüz eta Marlene Dacostak argazkitan hartü dütü. Hori oro irakurgei da « des murmures au éclats » libürüan.
14 eurotan edireiten ahal düzüe Tandem libürütegian eta Lespyenian.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu