Düala 3 urte hasi zen Ürrüstoi-Larrabilen Andereen üztak izeneko merkatü gurmanta emazteen lana balorizatzeko bena ere harremanen indartzeko.
Artisaugintza eta bertako laborantxa mozkinak dirate aiztinean jarririk neskenegünean, üztailaren 5an ürrüstoieko arrabotüan. Ohartürik üsü emazteen lana ez zela balorizatzen, 5 herriko emazteek deliberatü züen alkarte baten sortzea lehenik harremanen indartzeko eta ondotik momentü goxo baten proposatzeko herritarrer.
Hatsarrean gaüko merkatüa balin bazen, aurten goizago hasiko da, arrestiko 15:00etarik goiti hüilantzen ahalko beitzide. Bestalde animazione desberdinak badirate : saskien egiteko ateleria, lili bouketen egiteko tailera, egür joküak, mahain joküak edo orano artilearen lana ikasteko momentü bat.
Gaüan aihari bat proposatürik zaizüe merkatüko mozkinekin eta izena aitzinetik eman behar da idaztez andereen.nahia@gmail.com