Emazteer züzentürik ebilaldiak proposatzen dütü Scarabee enpresak

Virginie Holer bortü gidak düala urte bat sortü züan bere enpresa Basabürüan. Geroztik adin eta maila güziko ebiltariak lagüntzen dütü Eüskal herrian eta Biarnoan. Maiatzaren 24 eta 25an proposamen berezia egiten dü emazteer bi ebilaldirekilan.

Emazteer züzentürik ebilaldiak proposatzen dütü Scarabee enpresak
Virginie Holer, Scarabee enpresako junarazlea. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/05/14 11:44

Azken urtean xiberoko biztanleer eta bisitalarier gure bortüak ezagütarazten dütü Virginie Holer. Bortüaz maitemintürik, harreman bereziak sortzen direla alkarrekin ebilitean kontatü deikü.

Hartako emazteentako proposamen bat egin nahi züan Biarnoan bi ebilaldi proposatzez maiatzaren 24 eta 25an. Dohainik da. Izena emaiteko deit ezazüe 06 03 85 54 21 zenbakilat.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu