Zümatzeko gazteriaren azken maskarada da neskenegünean. Zalgize Mendikota Iruri eta Ozazeko gazteak jüntatü dira aurtenko maskaradaren emaiteko.
15 jelkaldi eginik izan dira orotarat, Zalgize eta Ozazen ürrentzeko. Lau herriek jüntatürik jarraikiko düe Roger Idiart pastorala emanen beitüe 2027ean. Beste projetik ere lantzen düe algarrekin dinamikaren jarraikitzeko .