Barkoxe ()

Enbata mugimendütik hasirik, «ürrats kolektiboak» pastorala

Kolektiboki eraikitzea erabaki düe ere bai antolazaleek, zazpi idazle beitira horren gibelean. Pastorala, 3 errejent berriek eramanen düe. Gazte andana bat arizaleetan, eta oro barkoxtarrak.

Enbata mugimendütik hasirik, «ürrats kolektiboak» pastorala
Eüskal Herriko borroketaz date, 2025ean barkoxtarrek emanen düen pastorala. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/10 15:05

Eüskal Herriko borroketaz date, 2025ean barkoxtarrek emanen düen pastorala. Ürrats kolektiboak izena ükenen dü. Eta honekin, 20. mente erditsütik igaran diren borrokak aipatüko dira. Enbata mugimentü abertzalearekin hasirik, eüskal militantzia desbardin zonbait dütüe aipatüko. Izan laborantxan, haurren hezkuntzan, edo ere eüskaldüntarzünean. Kolektiboki eraikitzea erabaki düe ere bai antolazaleek, 7 idazle beitira horren gibelean eta 3 errejent berriek eramanen beitüe. Gazte andana bat arizale horietan, eta oro barkoxtarrak. Etxahun herriko alkartea da antolazalea, eta jakintzaren transmititzea izan da lehentarzüna. Pastorala 3 aldiz emanik date, 2025eko üztailaren 27an, agorrilaren 2an, eta agorrilaren 10ean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu