(Xiberoa)

Eperra ikastolako haurrek Lurdes Iriondo pastorala eman düe

Astearte arratsan 150 bat jente Sohütan bildü dira pastoralaz gozatzeko. Ikastolako 4 eta 5. urteko haurren emanaldiak oren erdi bat iraün dü, ondotik galto arrapostü baita jan eta edateko bazelarik. Pastorala ikasteko tresna dela erakutsi dü xedeak.

Eperra ikastolako haurrek Lurdes Iriondo pastorala eman düe
Eperra ikastolako 4 eta 5. urteko haurrak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/06/04 16:45

Sohütako Eperra ikastolako 4 eta 5. urteko haurrek Lurdes Iriondo pastorala eman düe astearte arratsan ehün bat jenteren aitzinean. Unibertsitatean andereño izateko bidean den ikasle batek, Kattin Galant barkoxtarrak, bere egonaldia egin dü ikastolan, eta pastoralaren plantan jartea izan da bere memoriarentako gaia; erakusteko ikasleekin pastoralaren lantzea hezkuntzaren aldetik bide egoki bat dela.

Oren erdi batez urdin, gorri eta dantzarien jelkaldiak zale igaran dira baita kantore ezberdinak ere bai. Haurrak emanaldiaz botzik baziren, etxeko eta andereñoak orano haboro.

Orhitaraz dezagün üda hontan Sohüta-Hokiko herritarrek ere Lurdes Iriondo pastorala emanen düela.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu