Epizeria berezi batek bere bortak zabaltüko dütü Montorin

Montoriko herriko mozkin saltegiaren zerratzearen ondotik, herritarrek denda baten beharrünea jakinarazi düe : Hala da sortü episeria parte harzale baten ideia.

Epizeria berezi batek bere bortak zabaltüko dütü Montorin
Episeria sozialaren presentazione bilküra Montorin. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/12/09 15:46

Episeria berezi horren printzipioetarik bat da mozkinen proposatzea prezio merkenetan hots koste düen prezioan eta ondorioz ez sosik irabaztea salmentekin.

Kideak baizirik ez dirate kliente izaten ahal, eta episeriaren bizian parte hartü beharko düe : banazale ala untsa salzale izatez.
Leküko mozkinak bena bai eta ere egünoroztakoan beharra dütügü mozkinak salgei dirate.

Egünko egüneko mozkinen prezioaren goratzearekin, inportant zen alkartearentako lagüntarzünarekin eta taldeka eramanik den episeria parte harzale baten proposatzea.

Orano gaüza andana bat badira finkatzeko, xedearen jarraikitzeko deitzen ahal düzüe 07 81 83 28 24

Interesgarri izanen zaizu