400 miliu ordenagaülü urtuki beharko dira windows sistemaren kanbiatzearekin
21. menteko ekologiko eskandala handienetarik bat horra da windows 11arekin ! Windows 10tarik 11eala igan beharko da ondoko hilabetetan ez bada nahi ordinagaülüetan dütügün huntarzünak oro galdü. 2017 beno lehen erosik izan diren ordinagaülüek ez düe jauzia egiten ahalko programa berriari. Ondorioz entrepresa mündüan miliuka ordinagaülü urtukiko dira. 2026 artino jarraikitzen ahalko da windows 10arekin miscrosoft kontü baten sortzez. Ekologisto taldeek salatzen düe nahitarako desegitea edo zahartze programatüa(obsolescence programmée) bat plantatürik dela entrepresen interesetan. Jarraikitzen düenek windows 10arekin segürtamena galdüko düe eta emeki emeki egüneratzeak ere ez beitira eginen ez da haboro erabilten ahalko.