Biblio 64 departamentüko mediateken alkartearekin plataforma nümeriko berri bat proposatzen dü Mauleko mediatekak bere kider.
Mediatekako 1 000 bat harpidedünek oraitik goiti, libürütegian diren 20 000 erreferentzietaz gain, plataforma berri bat baliatzen ahal düe mediatekatik edo etxetik. Biblio64 departamentüko liburutegien plataformatik libürü nümerikoak, Pariseko orkestrako kontzertüak eta bideo formakuntzak edireiten ahal dira.
Erran behar da Covid pandemiatik langileak ohartü direla jente apürago hüllantzen dela mediatekat. Hartako eskeintza nümerikoaz gain, animazione desberdinak antolatzen dütüe : ipuin kontaketak, mahain jokü arrestialdiak, arte erakuskak eta zalhe eskülan atelierak.