Espartin atelierren geroa ez da segürtatürik

Düala 4 urte orano 6 espartin ateleria baldin baziren, 5 baizik ez dira baratzen Xiberoan.

Espartin atelierren geroa ez da segürtatürik
Espartinen zolaren sorkuntza
Iulen Guiresse
2026/08/13 15:46

1978an 1800 langile baziren Xiberoan espartingintzan lan egiten züenak, 13 miliu paren egiteko. Mondializazioa eta konkürrentziarekilan emeki-emeki lantegiak zerratü dira. Eta gaurko egünean bakan zonbait dira baratzen.
Azkenetan 2023an Orin-rat (biarnoala) joan zen Megam Espasoule entrepresak, bere bortak zerratü dütü igaran urtean, eta aurten Prodiso entrepresari ber gaüza agitü zaio.
Erran behar da azken urtetan espartin geroago eta güttigo ekoizten direla güttigo saldürik beitira. Alta dibertsifikatzen dira : lehen ber modelak egiten baldin baziren orai hamarnaka mudel desbardin sortzen dütüe.

Artmaite eta Donquichosseko bürüekin mintzatü gira, eta haien ustez herriko etxearen espartin zentroaren egitera ez da bortxaz ideia hona. Aldiz müseo baten egitera ( mentüz Eüskal Müseoaren antena 2029ko ) beharrezkoa dela pentsatzen düe atraktibitaearen goratzeko.
Agorrila hontan entrepresak oro deitürik hona zonbat langile badire bakotxean :
Zetoiles ( 7 langile), Donquichosse (7 langile), Tauzin (24 langile), Artmaite (7 langile) eta Arsene (4 langile+ nausia)
Pascale Perreira eta Timothe Cangrand Armaite eta Donquichosseko bürüak alkarrizketatü dütügü

Interesgarri izanen zaizu