22. aldikoz, iparraldeko pelotakari hoberenak lehiatü ziren Larraineko Betzüla lehiakan
Pelota partidak ostiralean hasi ziren finalerdiekin eta igantean ürrentü finalarekin. Iparraldeko pelotakari hoberenak lehiatü ziren, bena Peio Larralde ments zen. Audela bai Plekari, baita Esku Pilota alkarteetako pelotakariak lehiatü ziren. Ostiraleko lehen finalerdian, Maiz eta Larre nausitü ziren, Mariluz eta Guichanduren etzian ; 40-21. Bigerren partidan, Espinal eta Sanchez-ek züen irabazi Ospital eta Orhategaray-ren kontre. Betzüla lehiakaren finalean, Espinal eta Sanchez nausitü ziren 40-31, Maiz eta Larren kontre.
Artzen Letona lankidea han zen.