Radon-a herri oroetan agertzen den gas radioaktibo bat da. Nahiz eta ez dütüan ondorio txar handirik ekarten, heinen neürtzeko kanpaina bat hasi düe ARS (eskualdeko osagarri agentzia) eta ASNR (Frantziako nüklear aktibitaten agentzia) CPIE-ak.
Lürretik elkitzen da Radon-a eta etxeen barnen sartzen da.
Frantzian 3 kategorietan sailkatzen dira herriak, radon hanitx (3), radon zonbait (2) eta radon guti (1). Xiberoan Santa Graziko herria baizik ez bada 3garren kategoria hortan. Larraine, Ligi, Hauze, Lakarri, Altzai eta Atherei 2. kategorian bildürik dira eta xiberoko beste herriak oro lehen kategorian.
Halerik ere ez dü erran nahi bortxaz Santa-Graziko etxe bat Larrainekoa beno haboro kozatürik denik, leküan leküka hanitx kanbiatzen da.
Horrentako ARS, ASNR eta CPIE-ak (Üngüramenaz axolatzen den alkartea) antolatzen dütüe bilküra püblikoak. Maulen bihar igaranen da hau zerbütxü günean 10etarik goiti.
Bilküra hortan dosimetrak banatürik izanen dira bakotxak bere etxeko heina neürtzeko.
Xehetarzünak bildü dütügü Philippe Iñarra CPIE-ko langilearekin.