Etxez etxeko ondarkin biltzea begiratü nahi da Maulen

Herri alkargoak martxo hatsarrean jakinarazi dü etxez etxe zikin ontzien biltzea eküratüko züala. Mauleko herriko etxea kontre da, haren ustez bizizaleen bizi kalitatea kaltetüko beitü.

Etxez etxeko ondarkin biltzea begiratü nahi da Maulen
Louis Labadot Mauleko aüzapeza prentsa aitzinekoan. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/04/28 16:22

Herri alkargoak etxez etxe ondarkin biltzea eküratüko dü Maule, Bildoze, Ezpeize, Atharratze, Sarrikota-Pe, Sohüta eta Gaindañen. Herri horietako biztanleek heren ondarkinak bil güneetarat ekarri beharko dütüe.

Kanbiamen horren kontre agertü dira Maule eta Bildozeko herriko etxeak. Heren araberan, mesüra legearen kontre doa, 2 000 biztanle beno haboroko leküetan etxez etxe bilketa bermatürik izan behar beita. Bestalde, pentsatzen düe bilguneetarat ondarkinen ekarteak nekeziak sortzen ahal dütüala adinetakoentako, alkarte eta eskoleentako.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu