Eüskal Hirigune Alkargoak etxalte transmisionea lagüntü nahi dü

Goizaldi pübliko bat antolatü dü beste hiru alkarteekin: PAIT instalatzeko eta transmisionean lagüntzen düan organismoa, SAFEReko batek haien etxalteen ebalüatzeko posibilitatea, azkenik EPFLeko batek etxebizitzen arrenküren presentatzeko.

Eüskal Hirigune Alkargoak etxalte transmisionea lagüntü nahi dü
Eüskal Hirigüne Alkargoak egin düan transmisioneari bürüzko bilküra Urdiñarben. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2025/04/16 16:16

Ostegünean Urdiñarben, Eüskal Hirigüne Alkargoak oroer zabalik zen mintzaldi bat antolatü dü. Gei nausia, etxalteen transmisionea zen, eta horrek sortzen ahal dütüan galto ala traba oroer arrapostü hastapen baten emaiteko helbüra bazüen. Horrentako, hiru alkartek eta organismok, bai eta lekükoen emaiteko laborari zonbaitek hitza hartü düe.

Haien artean Xabi Etxart Hirigüne Alkargoko langileak transmisione mentsari bürüzko bere diagnostika presentatü dü. Gero, PAIT instalatzeko eta transmisionean lagüntzen düan organismoak haien RDI instalazione edirengia webgünea partekatü düe. Ondotik, SAFEReko batek, Lür Antolamentüen eta Etxalteen Sozietateko batek, haien etxalteen ebalüatzeko posibilitatea aurkeztü dü. Azkenik EPFLeko batek etxebizitzen arrenkürak aurkeztü dütü plantatü nahi düenentako eta haien proposamenak aurkeztü.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu