Eüskal hirigüne alkargoak laborantxan ere lan egiten dü

Ez dira Hirigüne Alkargoa hanitx laborantxaren ardüra hartü nahi izan düana. Bena erran behar da ere gure lürraldea da dinamikoena. Hontan beitira instalazione haboxiena igaiten Frantzia osoari konparatzez.

Eüskal hirigüne alkargoak laborantxan ere lan egiten dü
Mixel Bidegain Euskal Hirigüne Alkargoako laborantxa eta elikadüra politikaren züzendaria. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/11/03 17:04

Galtzeak agitzen dira halere, egün 3777 etxalde baldin badira %15-ez txipitü da zenbaki hau hamar urtez.
Hazkuntza haboxienak ardi hazkuntzan dira (%44), behi hazkuntzan (%20), laborantxak eta zerealak (%13), beste hazkuntzak(%10), mahastizain, arbolzaintza, baratzezaintza eta liliak (%7), polilaborantza eta abeltzaintza(%6).

3 arlotan lagüntzen düe : 

-         Gazteen instalazionea eta transmisioneaz lan bat egiten due.
-          Sosez lagüntzen dütüe etxaldeak eta hiltegiak.
-         Eta mintegi edo etxalde zonbaiten eraikitzea. Atelier kolektiboen eraikitzeko, transformatzeko gune…

3000 euroko sos lagüngoa bat emaiten düe gazteen instalazionearentako bai eta 8000 euro arteko bat materialaren erosteko. Horrentako harat deitü eta "Petite Ferme de Demain" dispositiboaz xehetarzün galtegiten ahal da.

Geroari so dira ere eta bereziki huraren erronkari pentsamentükan ari dira. Laborariak lagüntü nahi dütüe ebiko hurraren biltzeko eta hau erabilteko sasu idorretan.

Bost norabide estratejiko badütü :
- Laborantsa dinamika eta laborarien lagüntzea. (instalazioa, plantatzea, transmisioa)
- Leküko laborantxa ekoizpenen balorazioa
- Hontarzün komünen pentsatzea
- Elikadüra osagarritsü eta iraunkor baten süstatzera
- Ezagütza eta ikerketaren ezagütza

Horrentako 3 lan egiteko manera :
- Sos lagüngoa emaitera
- Eraikitzea (bereziki etxaldeetako ekoizpenen eraldaketa aküillatzeko ekipamentüa adibidez Xarrikota Pean den mintegia Aiziritzen.)
- Lagüntzera ingeniaritza espezifikoa (adibidez transmisioaz Xiberoan eginik izan den lana)

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu