20. mentean kasik desagertü baldin bada, txalaparta geroago eta haboro entzüten da.
1970 hamarkadan Artze anaieri esker, Ez dok 13-aren baitan, txalaparta berriz ezagürazi zen.Badira teoria andana bat nontik horra den eta zentako erabilrik izan den. Elizaren zeniak izan beno lehen otoizteko dei bezala erabilirik, edo morse bezalako hizkuntza bat zela mendien artean komünikatzeko, edo jüsto instrümentü bat noiztenka elkitzen zena… Egünko egünean ateleria desbardinak eginik badira Eüskal Herrian gainti, 10 bat eskola baizik ez dira erregülarki biltzen. Profesional gisa nihue ez bada hortaz baizik bizi, talde profesionaletan geroago eta haboro ikusten dira.
Xehetarzün haboroen biltzeko Txomin Ders txalapartariaren gana joan gira.
Jakin astearte hontan, Iratin, ikastaro bat antolatürik dela Thierry Biscarry-ekilan, hortaz oinarriak ikasteko.