Barkoxtarren « Ürrats kolektiboak » izeneko pastoralak Eüskal Herria eta eüskararen alte historian zehar egin izan diren ürratsak agerian ezarriko dütü. Horietan eüskal kantagintza berriak ekarri kontzientzia barnatü gei düe.
1960 hamarkadatik harat piztü Eüskal herriaren ideia eta abertzalismoa hari bezala hartü dütüe Barkoxtarrek haien pastorala hontzeko.
"Ürrats kolektiboak" pastoralean, Enbata mügimentütik hasirik, EHZ, Korrika, Laborantxa kanbera, irrati libreak, feminismoa eta bestentako jeikaldiak badirate.
Horietariko bat eüskal kantagintza berritüari interesatüko da. Michel Labeguerieren gibiletik, kanta herrikoietik haratago, gitarra esküetan hitz engajatüak kantatzen zütüen artista berri zonbaitek. Eüskal herria eta eüskararen egoera bena ere gizarte arrenkürak salhatü nahi zütüen.
Izen zonbait famatü bilakatü ziren : Lurdes Iriondo, GUK, Ospital eta Carrere, Eztitxu Robles Arranguiz... Haien kantoreak mentüz arrezagütüko dütützüe taulada gainean üztailaren 27, agorrilaren 2 eta 10ean Barkoxen.