(Ipar EH)

Euskal Kultur Erakundea lanjeran da

Estatüak bere lagüngoa 30 000 euroz apaltüko deio Euskal Kultur Erakundeari. Eüskal kültüra süstatzen düan alkarteak mobilizazionealat deitzen dü setemeraren 13an 9:00tan Uztaritzeko Lota jauregi aitzinean.

Euskal Kultur Erakundea lanjeran da
Johañe Etxebest, Euskal kultur erakundeko züzendaria. EKE
Inexa Decung
2025/09/11 09:37

Eüskal kültür erakundeak (EKE) azken 35 urteetan kültür xedeak süstengatzen dütü, ahozko memoria artxibatzen eta berriki projetak eramaiten eskoletan eüskararen baliatzea süstatzeko. Orai arte bezala, institüzione desberdinek düe sostatzen : Herri alkargoa, esküaldea, departamentüa eta estatüa bezala.

Aurten estatüak jakinarazi dü 30 000 euroz apaltüko düala bere lagüngoa, EKE lanjeran jarriz. Horrek lan postü bat düdan ezarten dü eta Ipar eüskal herrian gainti lagüntzen diren alkarteak ahültzen. Azken egünetan süstengüa errezebitü dü EKE-k eragile kültüral eta politiko desberdinenganik. Elkarretaratzealat deitzen düe setemeraren 13an neskenegün goizan 9 :00etan Lota jauregian Uztaritzen.

Interesgarri izanen zaizu