Eüskal Kültür Erakundeak kültüraren transmititzean lan egin nahi dü

222 kültür alkarte biltzen eta lagüntzen edo süstengatzen dütü EKEk.

Eüskal Kültür Erakundeak kültüraren transmititzean lan egin nahi dü
Johañe Etchebest EKE-ko züzendaria. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/30 10:49

Eüskal Kültür Erakundea, iparraldeko 222 kültüra alhoreko alkarte biltzen dütüan alkarte handia da eta bere biltzar nausia igaran berri da. Hiru helbürü dütüan alkartea da. Lehena, alkarte mündüaren lagüntzea eta gogozkaraztea. Hortan xede ezbardinen süstatzea ala antolatzea bai eta komünikazionean lagüngoa bat emaitez. Bigerrena eüskal kültüraren transmisionearen aisatzea. Adibidez, eskoletan erakustez kültüra bizi dela egün oroztakoan. Eta azkena bilketa lan bat da, eüskal kültürari bürüzko Etnopoloan, zoinetan 450 jente alkarrizketatü diren. 2025ean jarraikiko düe xede ezbardinen lagüntzen, bena püntü inportanta bezala ikusten düe transmisionearena.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu