“Euskararen Garaia Da" egüna antolatzen dü Euskal konfederazioak neskenegünean Baionan. Ikustez eüskara osagarri txarrean dela, Bilbon eta Iruñean egin zen bezala, Baionan antolatü dü Euskararen garaia da egünaldi berezia Euskal konfederazioak.
Eüskararen koofizialtarzüna eta Frantziako Konstitüzionearen 2. artikülüaren kanbiatzea, hizkuntza lege integral bat eta hizkuntza politika ausart bat galtegin nahi da bide horrez. Egünaldi osoko programa izanen da eta manifestazioa züzenean jarraitzeko parada izanen da Euskal Irratietan 15.45tarik aitzina