Erronkarri, Zaraitzu eta Xiberoko euskaldünak botitü dira astebürü hontan Atharratzen Ekialdean eüskaraz kolektiboak antolatü egünaldian.
Müga fisikoak bena ere mentalak hautse nahi dütü Ekialdean eüskaraz abiatü xedeak. Erronkarri, Zaraitzu eta Xiberoko herritarrak düala urte bat hasi ziren jüntatzen ibarren arteko euskaldünen alkarezagütza indartzeko. Bortü ebilaldi eta herriko bestetan bazkariak antolatü ondotik, aste osoan konferentziak, filma hedaketak eta eüskararen üngürüan atelierak junarazi dütüe hiru ibarretan.
Astea egünaldi oso batekin ürrentü da Atharratzen. Goizan Plazarat alkarteak « euskara aktibatu » izeneko tailera proposatü dü gure mintzajearen üngürüko üsantxak kanbiatzeko. Bazkal ondotik Nat eta Watsonek arrestia animatü düe eta ondotik 60 bat pertsona jüntatü da Maddi Oihenart, Claudine Arancet eta Ruper Ordorikaren behatzeko.
Hatsarre bat baizik ez da Ekialdean eüskaraz kolektiboarentako, lotzen gütüan hizkuntza dela medio, hiru ibarretako euskaldünen alkarezagütza süstatzen jarraiki nahi beitü.