Eüskaraz irakurtearen aküillatzeko desafioa da Irakurkasko

Haurrek eta adinekoak baldin badira irakurle handienak orokorrean, eüskaraz jente gütik dü irakurten. Horrentako Ipar eüskal herriko mediatekak eta Euskal Kultur Erakundeak desafio bat partitü düe.

Eüskaraz irakurtearen aküillatzeko desafioa da Irakurkasko
Geroago eta eüskarazko argitalpen haboro argitaratürik dira. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/05/29 07:44

Eüskal Kultur Erakundeak Elkartuz izena düan tailerrak egiten dütüe euskal literaturan zentratzen dena. Talde honen xedeetan eüskaraz haboro irakurrarazteko helbürüa bada eta horrentako lehentze desafio bat antolatzen düe.
Kolektiboki üda hontan 300 liburuen irakurtea. Horrentako izena emaiten ahal da EKE-en webgunean eta idatzi aldikal libürü bat ürrentzen delarik. Haütüen egiteko hen webgunean badütüe 70 bat liburu aholkü. Ze irakurri ez daküenentako. Eüskalkika, adinka edo ere generoka sailkatzen ahal dira gogoaen arabera.

Eüskaraz guti irakurten da, irakurlearen bi profil nausiak haurrak eta erretretan direnak dira. Apaltze handi bat agitzen delarik nerabetarzünean. Alta, ekoizpen geroago eta haboro argitaratürik dira edozoin gustüentako. Üsantsa horren kanbiatzeko orduan due egiten desafio hau. Arramaiatzaren 6an hais eta agorrilaren 31an ürrentuko da.

Interesgarri izanen zaizu