Seteme hatsarrean eskoletako sartzea zalhe gogolat jiten bazaikü, haur eta gazteentako aktibitateak ere berriz partitzen dira. Hala nola Maika Etxekoparrek proposatzen dütüan antzerki tailerak 6-7 urtetik gorako haurrentako.
Igan urtean estreinatü zen Günea antzokia Mauleko leheneko kasernan. Tokiak lüzaz joanarazi balin bazütüan antzerki atelierrak eta antzoki günea, orai Catwook konpaniako Jon Foucher eta Cindy Gomez, Bonbonbeltz konpaniako Maika Etxekopar eta Gaïa Oliarj-Ines antzerkilariak erreleboa hartü düe.
Maika Etxekoparrek antzerkia eüskaraz ikastea proposatzen dü igan urtetik Günean Maulen. Txostakatzea eta püblikoarekin partekatzea da gehienik ikasten kurtso horietan. Interesa balin badüzüe idatz ahal bezain zalhe bonbonbeltz@gmail.com helbidilat.