2013tik Sarrikota Pean instalatü zen Biltagarbi, ondarkinen lürperatzeko. Geroztik kanbiamenak izan dira eta berriki 2026-2040 plana aurkeztürik izan da.
Kanbiamenak badira Sarrikotako ondarkintegian, badü hilabete zonbait orai bio-ondakinak baizik ez dütüela eramaiten harat. Baionako Canopia güneak dütü orai hebenko beste ondarkinak biltzen.
Ondoko urtetako plana aurkeztü dü biltagarbi sindikatak. Enerjia gütiago xahützeko xedea düe. Hortan fotovoltaiko panelak instalatüko dütüe hegatzetan 320 000 Kw ekoizteko urte ürrentzea beno lehen.
Kamiu elektriko bat ere ükenen düe ere, beti CO2 gütiago sortzeko helbürüarekin.
Hortaz gain lür beltza egiteaz gain, bioondarkinekin enerjiarekin egiteko xedeak ikertzen ari dira.
Xehetarzünak bildu dutugu Andoni Tellier Biltagarbiko xede arduradunarekilan.