Üsatüan 60 000 eta 70 000 harrapakarien artean kontatzen badütüe, aurten markak oro hautse dutue 75 000 txori iganik beitütüe. Eta kontaketen sasua ez da ürrentürik urte oroz üztailaren 15etik azaroaren 15eala arte ari beitira.
1981ean hasi zen kontaketa hau eta aurten urte ezinago hona izan da. Erran behar da geroago eta lege haboro badirela txorien zikloen erresptetazeko. Adibidez Zigoina xurietan igaran urtean 4200 kontatzez markak oro hautse bazütüen aurten 5900 kontatürik izan dira.
2 Langile eta ehünka lagünzale ordezkatzen dira horrentako egün oroz goizetik arratseala igaiten diren txorien ezagützeko eta kontatzeko. Beste zenbaki zonbaiten emaiteko 23 900 "bondre apivore", 21 000 miru erreal . 30 000 miru beltz. (igaran urtean 35 000).
Lucas Fétique bi langiletarik bata alkarrizketatü dügü.
J PREVEL -en argazkia
LUCAS FETIQUE-en argazkia
G LACOUR en argazkia
LUCAS FETIQUE-en argazkia