Ez dira sekülan hain goiz itzali SHEM-eko türbinak

Üsüan agorrilan hur mentsarengatik ez badütüe ebilarazten ahal elektrizitatearen sortzeko türbinak, aurten arramaiatz ürrentzetik jadanik itzali behar üken dütüe bekanikak.

Ez dira sekülan hain goiz itzali SHEM-eko türbinak
Philippe Jilino Basabürüko SHEM-aren instalazioneen ardüradüna da.
Iulen Guiresse
2026/08/31 07:39

Societe Hydro-Electrique du Midi entrepresa da ardüratzen Xiberoko güne andana batetaz : Larraineko errekan : Olhadoko barrajea, pista eta ardaneko hurguneaz, eta Larraineko lantegiaz ardüratzen dira eta Santagraziko errekan : Lavernako hur güneaz eta lantegiaz ardüratzen dira, Santragraziko hurtegia eta Ligiko lantegiaz.
Ühaitzan ere Ligiko Molendato eta Barragarriko lantegia ere haren eskü da.

Baiona bezalako hiri batentako elektrizitatea ekoizten düe güne horiek eta nahiz eta haboro itzalirik izan aurten Phlippe Jilino joanarazleak esperantxa dü beste urtetako ber elektrizitate heina ekoiztüko dela, larrazkenean bekanikak haboro ariaztez.

10 langile eta 2 Baxo profesionalekin ari da güne horietaz ardüratzeko urte osoan.

 

Interesgarri izanen zaizu