Altzai-Lakarri artean den Athegarre kartielan XX.mente ondarrean bizi zen Ezpulapeko Erramunen gibeletik erauntsi dü Mixelek. Pentsalari gisa ezagütürik zen gizona.
Ezpulapeko Erramunen bizipenetaz eta mündüko ipuinetaz inspiratürik, Mixelek 100 bat historia ttipi asmatü dütü filosomiaren üngürüan. Agosti Xaho, Pette Agor, Aña Arreinti, Emanuel Inchauspe, Jujef Egiategi eta beste pertsonaje zonbait agertzen dira ere.
Libürüa lehentze presentatürik izanen da ostirale arrestitan 17 :30tan Atharratzeko turisma bulegoan Guillermo Ganuzaren obren erakuskarekin.