Esküin mütürraren diskurtsoak geroago eta haboro entzüten beitira da antolatürik Faxismoaren kontreko egüna.
Faxismoaren kontreko egünaldia badate ostirale hontan (maiatzaren 8an) Mauleko Pitxu gaztetxean. Bloka Blocam Bloquons taldeak dü hitzordü hori antolatzen, merkatü, hitzaldi, film dokümental eta kontzertüetaz gozatzeko parada izanen delarik.
Arrestiko 13.30tan merkatü batekin abiatüko da nun libürü, aldizkari, jauntsi eta beste badatekean.
15etan mahain üngürüaren aldi date : "Atzo eta gaur faxismoaren kontra borrokatü" gaiaz. Hortan 5 alkarte desbardinetako ordezkariak mintzatüko dira, xüxenezko ützülpena bermatürik datekealarik.
Ondotik 18etan “Munstroak sortzen direnean. XXI.mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka" izeneko dokümentala ikusgei date.
Azkenik kontzertüak badirate Teffalo eta DJ Üzkülüz-ekin.