(Xiberoa)

FDSEA eta JA sindikatek beren sartzea egin düe

Asteazkenean laborantxa sindikatek Prefeta eta beste instituzioetako ordezkarien presentziarekin egin düe beren abioa. Frantses gobernüak proposatü Idorte plana ez dela aski salatü düe sindikatetako ordezkariek. Sébastien Uthurriague entzüngei.

FDSEA eta JA sindikatek beren sartzea egin düe
Prefeta eta hainbat ordezkari Arbotiko Massondo familiaren etxaltean. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/09/11 18:45

Prefeta eta hainbat institüzioetako ordezkarien presentziarekin egin da asteazken goizean FDSEA JA laborantxako sindikatüen sartzea.

Arbotiko Massondo anaien etxaltean egin da, idorteak behi hazkuntza eta zerealen sailak besteak beste honki zutiela erakusteko, han berean biak joanarazten beitütüe. Idorte planak 1.2 miliar euro partekatü gei badü, sindikaten lanen arabera 10 miliar behar lirate banatü, hots Covidaren denboran bezala. Prefetak bere aldetik Akitanian ministroaren irizpide/kriterioen arabera partekatü gei dü sosa, hots 235 milioen parte bat.

Sindikatüetakoek prefetarekilako lehen jünta gisa ikusten züen hitzordüa, ondoko aldietan harekin alkarlanean aritzeko xedearekin. Azpimarratzekoa da Paueko kanberako ordezkariak, DDPPkoak baita asürantza eta bankoetako ordezkariak hor zirela 2 sindikatüetako laborari zonbaitetaz gain. Jüstoki banka ta asürantzen jokamoldea salatürik izan da Antoine Massondo laborariaren partetik, beste laborariek eskü zartekin erakutsi düelarik salatze horrekin akort zirela.

Interesgarri izanen zaizu