(Xiberoa)

Filosofiako azterketarekin abiatü da egün azken urtekoen baxoa

Sohütako lizeoala joan gira ikusteko nola igaran zen filosofiako azterketa. “Gure erranetaz osoki nausi gireia ?” eta “irus izaiten ahal gireia besteak ez direlarik hala ?" galtoer arrapostü eman behar zen edo Nietzchen idazki bat aztertü.

Filosofiako azterketarekin abiatü da egün azken urtekoen baxoa
Elio Bassano, Estebe Alcacebe eta Eneko Lacroix Sohütako lizeoko ikasleak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/06/15 16:55

Lizeoko azken urtekoendako filosofiako azterketarekin abiatü da aurtengo baxoa. Aurtenko galtoak: “gure erranetaz osoki nausi gireia ?” eta “irus izaiten ahal gireia besteak ez direlarik hala ?”.

Galto horier arrapostü emaitea ausartü ez direnek alternatiba bat bazüen Fredrich Nietzchen “humain trop humain” / gizakia sobera gizaki) idazkiaren parte baten ohar edo iruzkinen egitez. 

Sohütako lizeoko ikasleek aitortü deiküe heien berrikuspenak beste ikasgai elibatetan egin zütüela filosofiarentako beno. Justoki bihar jinen dira hainbatentako azterketa gaitzagoak izan matematikia, biologia  ala filosofiarekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu