Idorteari bürü egiteko hainbat parametrori so egin behar da hurtatzeari kasü eman beno lehen. Frütatzeekin gero eta laborari haboro plantatzen da azken urteetan, hor ere zer ikasia badelarik. Hortan teknikalari den Joana Hoquirekin aipatü dütügü.
Frütatzeek hanitx pairatü düe aurtenko idortea. Bena hor ere ezberdintarzün handiak izan dira bai hurtatü eta ez düenen artean, bena baita zoin zühainetan txertatürik edo enpeltatürik izan diren, zer orientazione badüen, zer nolako lürraren gainen diren eta beste.
Hots elementü hanitxer kasü egitez hur ments, berote ta idorteer bürü egiteko edo phürü kalteen mügatzeko manera bada Euskal Herriko Lanboantxa Kanberako Joana Hoqui frütatzeen teknikalariaren arabera.
Orhitaraz dezagün aurtenko Lurramako lema “Ama ura zaindu” dügüla.