2024 ko maskaraden sasuak jarraikitzen dü Xiberoan. Altzai Lakarriko gazteek haien azken maskarada eman düe Altzaiko gelan. Haatik, apirilaren 12an, Galdakaoko maskarada emanik date Pagolako herrian.
Altzai Lakarriko gazteek haien azken maskarada eman badüe Altzaiko gelan, aldi hontan Bizkaiko Galdakao herriko gazteer esker beste maskarada baten ikusteko parada badate. Apirilaren 12an, Galdakaoko maskarada emanik date Pagolako herrian. Bi herrien arteko harremana hasi zen 2023ko maskaradan, pagolarrek haien jeia hegoaldean eman züelakoz. Geroztik, maskarada baten egiteko ideia sortü da eta bi herriek algar lagüntü düe xedearen plantatzeko. Urte bateko lana presentatüko düe lehentze xiberoan, neskenegünean arrestiriko 15:30tan.