Gambettako komersantek 3. aldikotz besta bat antolatzen düe

Mauleko Gambetta karrikan janariari lotürik diren saltegiak baizik ez dira baratzen. Eta azken urteetan bezala kanpoan egonen dira arramaiatzaren 5ean.

Gambettako komersantek 3. aldikotz besta bat antolatzen düe
Gambeta karrikako Okintegiko, Xiberobioko, Xirikotako, Arraintegiko eta komersanten batarzüneko kideak. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/05/27 08:54

Düala 3 urte hasirik azken urtetan bezala kanpoan egonen dira egün osoan eta arratsan burgueur edota "fish and chips" proposatzen dütü.

Horien egiteko Xirikotako krema, Xiberobioko baratzekiak edo ere Ithurraldeko ogiak dira erabilirk izanen.
Igaran urtean 300 bat saldü zütüen eta aurten ber zenbakietara heltzea esperantxa düe.

Horrentako manatü behar da Xibero bio saltegiala deitzez (05 59 19 10 61). Jakin leküak mügatürik dira ordüan geroago eta goizago deitürik geroago eta xantza haboro haütüaren ükeitera. Arramaiatzaren 5ean biltzen ahalko dira horik. Jean Marie Jaureguy eta Graxiana Castillon komersantak alkarrizketatü dügü.

Interesgarri izanen zaizu