Bi gaüaldi antolatürik izanen dira Maule gaineko arrabotüan, « les jardins secrets » izeneko festibalaren kari.
Arramaiatzaren 4ean « La main s’affaire » zirka konpaniak bere « Bakstage » ikusgarri berria emanen dü gaüko 7orenetan.
Arramaiatzaren 25ean, gaüko 7ak eterditan, koregrafia ateleria bat propasatürik date, Dantza Bideak taldeak eramanik.
Hortarik landa, Lucia eta Mado dantzarisek interpretatzen diren « After the drop » emanaldia badate.
Helbürüa da üsü ikusten ez diren ikusgarriren proposatzea barnekaldeko jenteer.
Gaüaldi horik dohainik dira eta oroer zabalik, janari eta edari badate leküan berian.