Muskildi ()

Gazna berri bat asmatü düe Arrokain etxaltean

Ossau-Irati gaznarekin hasi baziren, geroztik bi gazna berri sortü dütüe : crottin aux épices gazna ttippiak eta azkena Ttonttor izeneko gazna.

Gazna berri bat asmatü düe Arrokain etxaltean
Gazna berri bat sortü dü Arrokain etxalteak. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/03/28 13:51

Muskildiko Arrokain etxaltean behikia, xahalkia, xerrikia eta ardikia tranformatzen düe eta hortaz gain düala 4 urte Lorea, etxalteko alaba, eznearen gaznatzen hasi zen. Hatsarrean, Ossau-Irati gaznarekin hasi bazen, ondotik crottin aux épices izeneko gazna ttipiak, eta aurten berritze bat sortü dü, Mont d’or izeneko gaznaz inspiratüz.
Hola da sortü Ttonttor izeneko gazna, salgei dena Xirikota saltegian eta Mauleko merkatüan neskenegünez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu