Gazna saldü da Atarratzeko feidan

Urte oroz Atarratzeko besten hasteko Gazna feida antolatzen da.

Gazna saldü da Atarratzeko feidan
Zalgizeko Charles Hoqui gazna saltzen Atarratzeko feida. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/08/26 10:20

Ebiarekin hasi baldin bada igaran ostegüna, ateria jin arau jenteak hüllantü dira Atarratzeko plazala.
Aurten beste urtetan beno salzale gütigo izan badira kontent agertü dira gazna salzaleak.
Gaznaz gain, jateko edo ere beste ekoizpen zonbait ageri ziren plaza hortan. Dantzariak edo ere müsika entzün da.
Urte oroz egiten den ardailla hoberena edo gazna hoberenaren txapelketa igaran da ere.
Iulen guiresse han günüan mikroaren luzatzeko.
Aurtenko irabazleak : Gazna hoberenaren irabazleak : 

Ahüntz gaznan :
1 Yann Vaugon Oihenartea Atarratzen
2 Chevre d’Iseye Aydius herrikoa.
3 Packen Philippe eta Isabelle Ereta (Biarnoa)

Bortü gaznan :

1 Michel Jaragoyhen Garaibi.
2 Bexka etxaltea Atarratze
3 Nabolegi Olha. Helene Rolland

Etxeko gaznan :

1 Pierre Oihenart Arrokiga
2 Gaec Etxebarnea Barkoxe
3 Gaec Ahal bezala Atarratze

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu