Gazteak mobilizatzen dira ahal eskazaren kontre

Lizeoko gazteen kexüa barreatzen ari da eskualde oroetan.Pariserik hasirik, gazteek ahal eskaza salatzen düe lizeoetan. Erakasle mentsa, egongiaren zahartzea, ahalen xühürtzea bena ere Euskal Herriko kasüan eüskararen presentzia eskaza.

Gazteak mobilizatzen dira ahal eskazaren kontre
Etxepareko gazteak iragan astean.
Beñat Larrory
2026/10/05 09:15

Baionan Cantaun eta Laugan izan dira eküatze eta zauritzeak poliziaren ganik. Etxepare euskal ikasleen lizeoan ere mobilizazioneak izan dira. Ez dakie orano ikasleek noiz artino mugimendüa jarraikiko düen eta prefetürak manifestaldien debekatzea eta lizeo zonbaiten zerratzea manatü badü ere mobilizazioneak jarraiki behar lüke bihar asteartean. Confédération paysanneko laborariek eta LFI eskertiarren süstengüa üken behar lükie audela.

Interesgarri izanen zaizu