Gazteek parada ükenen düe eskülanen deskubritzeko

Urte oroz, setemetik üztarilat artino, "Outil en main" alkarteak tailer zonbait antolatzen dütü 9 eta 15urteen artean diren haurrer.

Gazteek parada ükenen düe eskülanen deskubritzeko
Robert Larrandbürü, alkarteko kide bat. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/07/15 17:40

210 alkarte badira Frantzia osoan eta eskülanetako langile ohiak dira alkarteko kideak. Erretratü bakotxak tailer bat antolatzen dü egiten züan lanaren erakasteko.

Kurtsoak asteharte oroz emaiten dütüe, arrestiko bost orenetarik aitzina. Hiru astez posta batetan egoiten dira haurrak eta azkenean lantegiko eskülanak oro deskubritüko dütüe.

Tailer horiek ekarpen baikorra düe haurrentako, beren izpitüaren zabalarazteko. Zaharrenentako, beren ebilaldi profesionalaren zehazteko parada izaten ahal da.   

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu