Urte aberatsa igan düe Aitzindariak alkarteko dantzariek Aitzina Biga, Dantzari Txiki eta Argentinako bidaje batekilan. Haurrentako eskeintza aberastü nahi düe orai.
Iruñan, Miarritzen, Atharratzen, Maulen eta Eüskal Herriko beste lekü zonbaitetan kurritü ondoan Aitzina Biga ikusgarriaren arrakastaz kontent agertü dira Aitzindariak alkarteko kideak haien biltzar nausian. Bestalde Argentinan egin dantza, kantore eta müsikaren üngürüko trükaketa aberasgarri izan zaie beste lekü batetako jenteen bizia ezagützeko. Igaran urtean Afrikar dantza ikastaldi bat antolatü balin bazüen, jarraiki nahi düe dantza mota desberdinak exploratzen 2026an.
Haurrak ere ez dütüe ahatze nahi. 16 dantza eskoletako haurrer urte oroz dantzari txikin parte hartzeko kümita lüzatürik balin bazaie, aurten egonaldiak egin nahi lütüküe eskola desberdinen artean harremanak indartzeko.