Ostegünean, Gaztelaia eskolaren bestarentako 100 bat haurrek « Bi ama alhaba askatü nahian » izeneko pastorala eman züen.
Aurten hiru pastoral emanik dirate Sohütan. Üda hontako Lurdes Iriondo pastoralaren egükitzen Eperra ikastolak et Gaztelaia eskolako haurrek haien alde ere pastoral bat eman düe. Pastoral horri esker eüskara, feminismoa eta faxismoaren kontreko borroka lantü düe, haurrek, erakasleek bai eta lagüntzaile eta ikusleek ere bai.