Xiberoko gazteen poloak, gazteer xede bat proposatü dü apirilaren 22tik 26eala, "Théâtre du Voyage Interieur" eta LUIT antzerki konpainiareki alkarlanean.
Eüskal Hirigune Alkargoko gazte zerbütxüa eta Sohütako herriak lagüntürik, Xiberoko gazteen poloak, gazteer xede bat proposatü dü apirilaren 22tik 26eala. Bi antzerki konpaniek (Théâtre du Voyage Interieur, eta LUIT), errejent, koregrafo, dendari eta sonü sorzale bat proposatüko düe gazteen lagüntzeko.
Xedea da, aste batez ikusgarri delako baten prestatzea, pübliko aitzinean emaiteko ondotik. Aipageia : 2170. urteko 10 gazte horra dira egünko bizizaleen ezagützera. Heren bizitzeko maneretaz, üsantsetaz ariko dira, oraikoekilan konparatzez. Antzerki, dantza, eta sonüak nahasi gei dütüe. Hortzaz gain, püblikoarentako ateleri bat proposatzen düe apirilaren 24ean. Xehetarzün haboro edo izenaren emaiteko : 06 23 33 32 73.