2026ko herriko bozkentako, lege berriaren arabera, herri ttipietako kontseilüetan ere, emazte eta gizonen zenbakia bardin izan behar da. Hortaz gain, ez da haboro izenik elkitzen ahalko.
Departamentüko kontseilüetan ehüneko 40a emazteak dira, hots bardintarzünetik hüilan da, bena ez da beti hala herri ttipietan. Horri bürü egiteko, 2026 urteko herriko etxeen haüteskundeentako lege berri bat plantatürik izan da. Hola bazen jadanik, 1000 herritar beno haboro düen herrientako, hebentik aitzina gizon ta emazteen arteko bardintarzüna galteginik date, herri güzietan.
Bardintarzüna segürtatüko düan lege horrek, xiberoko aüzapez zonbait lotsarazten dütü, jakinarazi beiteiküe ez zela beti aija jenteen edireitea zerrenda baten biltzeko.