Mündüan geroago eta gerla haboro agitzen baldin bada, diskurtso militarristeri arrapostü emaitera dü gerlari gerla mugimentüak helbürüa. Horren kari arrats hontan Pitxu gaztetxean gaüaldi bat proposatürik da.
"Maudite soit la guerre" libürüaren egilea Pierre Douillard-Lefevre kümitatürik da horrentako. Badü 17 urte armamentüa eta militarizazioneaz ikerketak eta lanak püblikatzen dütüala ikerlariak. Bere azken libürüa, diskurtso antimilitaristaren manuel bat izan nahi da.
Gerla agintarien aldetik ezinbestekoa bezala aurkeztürik bada aldikal, propaganda horren kontre egitera ezinago inportanta dela uste dü. Gazterian süstut ez beita kontra diskurtsorik entzüten.
Horrentako arrats hontan (maiatzaren 20a) hitz ordüa emanik da Pitxu gaztetxean (leheneko Zinka) arratseko 8ak 30etan.
