Herritar batek Getariako herriko etxean hil harri bat erremetitü ondoan, Lauburu alkarteari esker, Omize gaineko hilherrian berriz pausatürik izanen da beste 4 harrien gisan.
Düala urte bat Lauburu alkarteak dei bat üken züan Getariako herriko etxeetik hil harri bat erremetitürik izan beitzaion herritar batenganik. Inkesta eraman ondoan Pierre Pribat ohartü zen Omize gaineko hilherritik horra zela. Hartako düala bi aste, Getariako haütetsiek Aloze-Ziboze-Omize-gaineko herriko etxealat arrekarri düe.
Erran behar da hilharri diskoidalen %60a desagertü dela Xiberotik garai batetan familia burgesek eta jakintsüek kolekzioneak egiten beitzütüen. Egünko egünean, sosez ez badüe baliorik, gure arbasoen aztarna gisa inportantak dira. Haratko halakorik ikusten edo ezagützen badüzüe ez düda Lauburu alkartearekin harremanetan sartzea.
