Düala 20 bat urte hasirik laborarien leküko mozkinen saltegiak Irurin beti arrakasta biltzen dü. Urte ondar hontan bezero fidelen eskertzea deliberatü düe.
Nahiz eta inflazioneak gorakada bat ezagütü, bezeroak fidel dütüe Gohetx saltegian. Bertan aragi, ezti, sagar jus, gazna, chips, kontserba, baratzeki, ogi eta beste atzamaiten ahal da. Egüberri hüllantzen beita haien süstengazaleak eskertü nahi dütü jokü baten bidez. Abentüaren 13, 20 eta 27 züen erosketak egitez Gohetxenean zozketa batetan parte hartüko düzüe leküko mozkinez beterik saski bat irabazteko.