Gortarzünaren aipatzeko dokümental bat sortü dü Miren Dupouy-ek

Elbarritarzünen %80 ez dira ikusten eta elbarritarzünak ondorioak dütüe. Mündüan popülazionearen %15ak halako bat bizi dü.

Gortarzünaren aipatzeko dokümental bat sortü dü Miren Dupouy-ek
XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/11/22 16:59

Ospitale Pean handitürik, Miren Dupouy-ek dokümental formakuntza bat ürrentü berri dü eta orai bere lana festibaletan kurritzen da. Astebürü hontan les « Ecrans documentaires » Frantziako txapelgoan parte hartü dü, arrakasta ejerra bildüz « Bonjour les entendants » dokümental llabürrarekin.

Hontan betitik badüan bere erdi-gortarzüna aipatzen dü, bere bizipenak, lotsak edo orano düdak beste bi neskatila gazte filmatüz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu