Gozategi ostatüarekin, Mauleko plazak jarraikitzen dü bere arrapiztea

Mauleko hiria arrapizten ari da ostaleeri esker. Ostaleer Güti baizik ez ziren baratzen düala hamar urte orano. Geroztik,Agerria,  Euskaldüna , Plaza gizon eta Xibero ostatü jatetxeek zabaltü düe.

Gozategi ostatüarekin, Mauleko plazak jarraikitzen dü bere arrapiztea
Bettan Bordagarai Gozategi ostatüko nausietarik bata
Beñat Larrory
2026/04/23 08:24

Lau zabaltze denbora gütiz eta bostgerren bat zabaltüko da berriz Mauleko plazan. Euskaldüna ostatüko jabeak « gozategi » günea zabaltüko dü üztailan. Hanixtarzün edo hibrido den Güne bat zabaltüko dü. Self zerbütxü maneran plantatü nahi dü jateko günea. Ber denboran bestaren egiteko güne bat izan nahi da kontzertüekin eta alkarte biziaren builtzatzeko güne bat ere alkarteer dohanik proposatzen zaien güne batekin. Zabaltzea üztailako pentsatürik düe Mauleko bestak beno lehen. Bost lanpostü sortüko dütüe güne horren biziarazteko.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu